XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

786. Egin zak zirt edo zart
787. Egiok laguntza debruari, emanen dauk ifernua lagunt-sari
788. Egiteek ez dute beti egiazko xederik salatzen
789. Egiten ahal duzuna, eginbide beharrena
790. Egi hutsa be, gauza sikua ei da.

Noizian behin gizurtxo batzuk sartzia be komeni da
791. Egizu behar dena, ez egiten dena
792. Hego haizea, emakumeen haizea; harraizea, gizonena.

Gabiria aldetik. Azkue 1142 baiño osoago
793. Egoatik, elur eruak (aundik, maluak) egiten ditu (Andoain)
794. Egon hadi Jainkoarekin. Jainkoa dukek hirekin. Antzeko: Inza 2141
795. Egon ai, egon ai mutil zahar, eta gero ilobak aulkiz joka supekarrera bidalduko die. Uharte-Arakilen jasoa
796. Egonaren nekeak ez du aitzekirik.